Elektrine
Log in Register
Paige Chat Timeline Gallery Friends Email Drive DNS Private DNS Domains VPN Kairo Nerve
Remote

Talaios kooperatiba

@Talaioskoop@mastodon.eus
mastodon 4.7.3
  • Open on mastodon.eus

Sortu, eraldatu, elkarbanatu! #ESE!
https://talaios.coop

1171 Followers
993 Following
18 Posts
Joined November 17, 2018
Webgunea:
https://talaios.coop
Etorkizuna:
https://etzi.pm/
Open post
Talaios kooperatiba @Talaioskoop@mastodon.eus
· 5mo ago

Aurkeztu dugu @ekintzakoop@mastodon.eus, lan egin eta bizi garen lurraldeetan ditugun erronka konplexuei erantzuteko tresna.

Gehiago jakin nahi? https://ekintzakoop.eus/2026/04/16/ekintzakoop-aurkeztu-dugu/

Bigarren graduko kooperatiba berria @TaPuntu@mastodon.eus eta @Lakarikoop@mastodon.eus kooperatibekin elkarlanean sortu dugu, lankidetza sareak zabaltzeko asmoa ere zabaltzeko asmoz.

Gora #KoopMaitasuna! ❤️

#ESE #Koop #EkintzaKoop

ekintzakoop.eus
12
0
9
1
Open post
Talaios kooperatiba @Talaioskoop@mastodon.eus
· 5mo ago

Kasu! Hau bihar da Bilbon, eta gonbidatuta zaudete:

https://euskalherriadigitala.eus/2026/03/teknopolitika-eta-burujabetza-uztartzeko-bideak-mapak-gidak/

'Teknopolitika eta burujabetza uztartzeko bideak, mapak, gidak'
Paolo Gerbaudo eta Cecilia Rikap gurekin.

@Teks@mastodon.eus bitartez parte hartzen dugun #EHDigitala ildoak antolatua.

#BurujabetzaK #Teknopolitika #Bilbo

euskalherriadigitala.eus

Teknopolitika eta burujabetza uztartzeko bideak, mapak, gidak – Euskal Herria Digitala

9
0
12
1
Open post
Talaios kooperatiba @Talaioskoop@mastodon.eus
· 5mo ago

🎉 Ekintzakoop aurkeztu dugu, gure lurraldeak, lanak eta bizitzak eraldatzeko

🫂 @Lakarikoop@mastodon.eus @TaPuntu@mastodon.eus eta Talaios kooperatiben artean sortutako bigarren mailako kooperatiba bat da. Aholkularitza zerbitzu aurreratuak eskainiko ditu Ekonomia Sozial Eraldatzailearen ikuspegitik; proiektu eta tokiko ekosistemetan urteetako esperientzia kooperatibo zein komunitarioa baliatuz.

Gehiago jakin ➡️ https://talaios.coop/ekintzakoop-lurraldeak-lanak-eta-bizitzak-eraldatzeko/

Jarraitu @ekintzakoop@mastodon.eus

Ekintzakoop; lurraldeak, lanak eta bizitzak eraldatzeko - Talaios Koop.
Talaios Koop.

Ekintzakoop; lurraldeak, lanak eta bizitzak eraldatzeko - Talaios Koop.

Ekintzakoop aurkeztu dugu, gure lurraldeak, lanak eta bizitzak eraldatzeko helburua duen bigarren mailako kooperatiba Aginagan egindako ekitaldi jendetsuan Ekintzakoop izeneko bigarren mailako kooperatiba aurkeztu dugu, Lakari, TaPuntu eta Talaios kooperatiben artean interkooperazio logikan sortutako aholkularitza aurreratua. Erronkaz betetako testuinguru konplexuaren aurrean, ekintza Aurkezpenean kooperatiba sortzeko motibazioak azaldu ditugu eta testuinguru konplexu honen aurrean ekintzaren be

8
0
7
0
Open post
Talaios kooperatiba @Talaioskoop@mastodon.eus
· 8mo ago

#BatzarOrokorra egin dugu kooperatiban, eta besteak beste hauek erabaki ditugu:

+ 2025eko kontuen lehen ondorioak ateratzea. inoizko emaitza positiboena izango dugula dirudi.
+ Gure diruzko aurrerapen kooperatiboa (aka soldata) %6,66 igotzea 2026ko ibilbideari kondizionatua.
+ Datorren urteko Marketin Komunitarioaren Ildoak onartzea.
+ Interkooperazio estrategia garatzea, orain artekoa oinarri: @Olatukoop@mastodon.eus, @koop57eh@mastodon.eus, @Teks@mastodon.eus, @Torrekua@mastodon.eus, @ekiherri@mastodon.eus, #EkintzaKoop (@Lakarikoop@mastodon.eus + @TaPuntu@mastodon.eus)

#ESE #Koop

14
0
11
1
Open post
Talaios kooperatiba @Talaioskoop@mastodon.eus
· 5mo ago

«Guk lan burujabeak sortu eta garatu nahi ditugu, ekoizpen baliabideak elkarrekin kudeatzeko, bizitza bizigarriak eta lan desiragarriak denontzat aukera eta errealitate material izan daitezen, eta etorkizun etsigarrien aurrean eguneroko lanak esperantza militante baterako abiapuntu izan daitezen.»

Gora munduko langileak!
Gora #MaiatzarenLehena!

Irakurri langile burujabeon deia:
@Olatukoop@mastodon.eus
https://olatukoop.eus/langile-burujabeak-gara-eta-maiatzaren-lehena-aldarrikazen-dugu-20260430/

#M1 #Olatukoop #Burujabetzak #LanDesiragarriak

Langile burujabeak gara eta Maiatzaren Lehena aldarrikatzen dugu! • Olatukoop
Olatukoop

Langile burujabeak gara eta Maiatzaren Lehena aldarrikatzen dugu! • Olatukoop

Olatukoop sarearen irakurketa Maiatzaren Lehena egun garrantzitsua da Olatukoop osatzen dugun langile burujabeontzat, urtero hartu dugun bidea berretsi eta ospatzeko […]

5
0
4
0
Open post
Talaios kooperatiba @Talaioskoop@mastodon.eus
· 5mo ago

Gaurko eguna gure kooperatibaren genealogian markatuta geldituko den horietako bat izango da.

#Interkooperazioa zaila bezain garrantzitsua eta gozagarria da.

@Lakarikoop@mastodon.eus @TaPuntu@mastodon.eus @Olatukoop@mastodon.eus

Eguerditik aurrera informazio guztia.

#ESE #Koop

5
0
5
0
Open post
Talaios kooperatiba @Talaioskoop@mastodon.eus
· 9mo ago

Oparotasunaren saskiak iritsi dira @Lakarikoop@mastodon.eus bidez!🌾

Urtero bezala, egun ilunenetan ere kolektiboan lan egiteak bidea erakusten du.

@Torrekua@mastodon.eus eraikinera ekarri dizkigute saskiak, argazkian poz-pozik #MirenPrieto lakaritarra eta @jimakker@mastodon.eus gure kooperatibako lehendakariak.

#ESE #KoopMaitasuna #EguzkiaGaraile #OparotasunaDenontzat!

10
0
7
0
Open post
Talaios kooperatiba @Talaioskoop@mastodon.eus
· 6mo ago

Amaitu zaigu #GagarinAstea!🚀

Aurten kasualitatez Juriren igoeraren egunean: https://eu.wikipedia.org/wiki/Juri_Gagarin

Talaios kooperatibako langile kooperatibistek deskantsu egunak izaten ditugu udaberri hasieran, aste santu katolikoa ordezkatuz.

Irudia: https://commons.wikimedia.org/wiki/File:50_years_of_human_spaceflight_(365-101)_-_Flickr_-_Robert_Couse-Baker.jpg

#ESE #Koop #Talaios #EgutegiBurujabea

Juri Gagarin - Wikipedia, entziklopedia askea.
eu.wikipedia.org

Juri Gagarin - Wikipedia, entziklopedia askea.

4
0
4
0
Open post
Talaios kooperatiba @Talaioskoop@mastodon.eus
· 7mo ago

Talaios kooperatiban baditugu aurrezkiak eta gehienak @koop57eh@mastodon.eus kooperatiban gordetzen ditugu, proiektu eraldatzaileak laguntzeko baliabide finantzario izango direla ziurtasuna daukagulako.

#Batu eta #Biderkatu aurrezki-tresnen bitartez egiten dugu. Gehiago jakin nahi baduzue: https://coop57.coop/eu/noticia/koop57n-aurrezteko-3-modu

#Aurreztu #Tresnak #ESE #Koop

coop57.coop

Koop57n aurrezteko 3 modu | Coop57

6
0
8
1
Open post
Talaios kooperatiba @Talaioskoop@mastodon.eus
· 7mo ago

☁️ @teketen@mastodon.eus talaioskideak, @egoitzetxebeste@mastodon.eus|k landutako martxoko @elhuyar@mastodon.eus aldizkariko "Datu-zentroak: hodei ilunak lur gainean" erreportajean parte hartu du.

💬 Adimen artifizialaren eta datuen hazkunde azkarrak azpiegitura erraldoiak bultzatu ditu, ur- eta energia-eskari ikaragarriak dituztenak.

“Datu-zentroak beharko ditugu, baina kontuan hartu behar da nolakoak diren, noren esku dauden, nola hedatzen diren, eta zer arazo sortzen dituzten”

👉 Osoa irakurri: https://lbr.talaios.coop/FZQmj

Datu-zentroak: hodei ilunak lur gainean
Elhuyar Zientzia

Datu-zentroak: hodei ilunak lur gainean

Adimen artifizialaren eta datuen hazkunde azkarrak azpiegitura erraldoiak bultzatu ditu, ur- eta energia-eskari ikaragarriak dituztenak. Hodeia asko ari da hazten, eta gero eta itzal luzeagoa egiten ari da ingurumenari eta gizarteari.

5
0
6
0
Open post
Talaios kooperatiba @Talaioskoop@mastodon.eus
· 7mo ago

«Eskala estrukturalean eragiteko aukera ematen du trantsizionalki pentsatzeak. Erronka handiegien aurrean, egiteko dagoena prozesu konplexu eta sozial bezala ulertu behar dugu»

✍️ “Trantsizioak pentsatu eta antolatu” @birasuegi@mastodon.eus talaioskidea @argia@mastodon.eus|n

📖 https://lbr.talaios.coop/4z4MV

Trantsizioak pentsatu eta antolatu
Argia

Trantsizioak pentsatu eta antolatu

5
0
4
0
Open post
Talaios kooperatiba @Talaioskoop@mastodon.eus
· 5mo ago

«Sistemak frikzioa kentzen du, erabiltzaileak ez du erabaki beharrik jarraitu nahi duen ala ez. Erabakirik gabeko erabaki bat; sumisio onartua. Horrek gelditzeko momentua desagerrarazten du.»

✍️ “Desiraren arkitektura digitala” @teketen@mastodon.eus talaioskidea Gaur8n

📖 https://lbr.talaios.coop/LDr0w

Desiraren arkitektura digitala
lbr.talaios.coop

Desiraren arkitektura digitala

Sare sozialak, streaming plataformak edo mezularitza aplikazioak komunikatzeko, informatzeko eta entretenitzeko erabiltzen ditugu. Hala ere, gero e...

3
0
4
0
Open post
Talaios kooperatiba @Talaioskoop@mastodon.eus
· 7mo ago

'EC-EST Ekintzailetza Kooperaitboa Ekonomia Sozial Eraldatzailean' izeneko #POCTEFA proiektuko bazkideak gara.

Bazkideek proiektu honen bitartez ekintzailetza kolektiboa, enpresen transmisio-erreleboa eta saretzea sustatu nahi ditugu, mugaz gaindiko harreman eta lankidetzari esker.

Proiektuan ALB kooperatiba, Akitania Berria Eskualdea, Euroeskualdea, Ariztela, @huhezi@mastodon.eus, @Olatukoop@mastodon.eus, Hendaiako Lan-eko eta gure kooperatiba ari gara elkarlanean.

Gu zehazki proiektu bidelaguntzan eta komunikazioan.

4
0
3
0
Open post
Talaios kooperatiba @Talaioskoop@mastodon.eus
· 7mo ago

Martxoan ere @Torrekua@mastodon.eus eraikina ekintzez gainezka! @Teks@mastodon.eus elkarteak eskaintza ireki eta anitza osatzeko lanean jarraitzen du. Tailerrak, hitzaldiak, formazioak… Denetarik duzue Oreretan!

👥 Talaiosetik @mattin_su@mastodon.eus "Teknologia denontzat" pertsonen dudak erantzuten. @birasuegi@mastodon.eus Wikipedia eta eduki libreen kudeaketan. Eta hil honetan @jimakker@mastodon.eus ostatatze eta bideojokoen (mod) tailer irekiak eskaintzen.

Eskaintza osoa ikusi eta izena eman, doan da dena!

👉 https://lbr.talaios.coop/0ChQs

Martxoko agendan denetarik sartu dugu! | Torrekua, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen eta Teknologia Libreen Atea
torrekua.eus

Martxoko agendan denetarik sartu dugu! | Torrekua, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen eta Teknologia Libreen Atea

Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta Teknologia Libreen Atea

4
0
5
0
Open post
Talaios kooperatiba @Talaioskoop@mastodon.eus
· 5mo ago

🪴 Marketing Komunitarioa lantzeko eta zuekin posta elektroniko bidezko harreman zuzena izateko sortu genuen #PostaZuzena. Zerrendara harpidetu ez zinetenontzako, blogean argitaratu dugu bigarren alea!

ℹ️ Urtaroekin batera landu ditugun proiektuak, gai estrategikoak eta jakintza berriak jaso ditzakezu zure helbide elektronikoan. Irakurri eta harpidetu Posta Zuzenera!

👉 https://lbr.talaios.coop/esfgA

#TalaiosIrakurketak #PostaZuzena001

Posta Zuzena 002 - Talaios Koop.
Talaios Koop.

Posta Zuzena 002 - Talaios Koop.

Inoiz baino banatuago, inoiz baino batuago Hasiera banatu bat Kontua ez da zer desirek definitzen nauten, baizik eta besteekin zer egitera edo bizi nahi izatera irits naitekeen. Kanpokotasun-potentzial hori edo, beste era batera esanda, arrotzarekiko pasio hori da adiskidetasunaren arazoa, eta ez du erantzun edo programa posible bakarra. Marina Garcés Lur azpiko lanak fruituak eman ditu, eta […]

2
0
3
0
Open post
Talaios kooperatiba @Talaioskoop@mastodon.eus
· 5mo ago

«Konturatu gara auzo, herri eta lurralde ezberdinetan lan eta bizitzea dela beldurrari aurre egin, haserrea antolatu eta esperantza lantzeko modu efektiboenetako bat»

✍️ “Esperantza gorpuztu dezagun” @birasuegi@mastodon.eus talaioskidea @berria@mastodon.eus|n

📖 https://lbr.talaios.coop/KbfkW

Esperantza gorpuztu dezagun
Berria

Esperantza gorpuztu dezagun

Esperantzara kondenatuak ote gauden galdetzen diogu elkarri, gure egunerokoa ahalik eta modu xume eta bizigarrienean eraiki nahi dugun herritarrok. Baietz uste dut, esperantzara kondenatuta gaude,...

2
0
3
0
Open post
Talaios kooperatiba @Talaioskoop@mastodon.eus
· 7mo ago

@badalab@mastodon.eus|en «Nork Nori Noiz?» podcastean aritu dira @teketen@mastodon.eus talaioskidea, informatikari eta teknologietan aditua, eta @leirel@mastodon.eus humanitate digitaletan ikertzailea.

Parez pare mahai baten bueltan kartek gidaturiko galderei erantzuten: metabertsoa, beste mundu batzuk, internet, sare sozialak, iragana, etorkizuna… gai hauek eta beste asko jorratu dituzte 30 minutuko saioan.

👁️ Ikusi: https://lbr.talaios.coop/5KxiD
👂 Entzun: https://lbr.talaios.coop/uXhU8

lbr.talaios.coop

Guau

3
0
2
0
Open post
Talaios kooperatiba @Talaioskoop@mastodon.eus
· 22mo ago

Urtarrilaren 28an abiatuko da @koopfabrika@mastodon.eus|ren Ekintzailetza Kooperatiboko Eskolaren 9. edizioa.

Aurtengo edizioak ez du Gipuzkoako Foru Aldundiaren babes ekonomikorik izango, baina @Olatukoop@mastodon.eus, #Gezki eta #Lanki|ren interkooperazioari eta baliabideei esker egingo du aurrera.

Kooperatibismo eraldatzailean formatu eta proiektu bat garatu edo eraldatu nahi baduzu, aukera bikaina da.

Izen ematea: https://koopfabrika.eus/ekitaldiak/ekintzailetza-kooperatiboko-eskola-24-25/

#ESE #Koop #Eskola

Ekintzailetza kooperatiboko eskola 2024-2025 - KoopFabrika
KoopFabrika

Ekintzailetza kooperatiboko eskola 2024-2025 - KoopFabrika

Urtarrilaren 28tik aurrera, Ekintzailetza Kooperatiboko Eskolan zuen proiektua garatzeko formazioa eta baliabideak eskainiko dizkizuegu. Eman izena!

4
0
3
0
Back
313k7r1n3
Elektrine

Tor hidden service

elekhj7afj4qnrr4yd3bkzslsyo5jgfxw3orgjkhlcxifueodybyiiad.onion

I2P eepsite

j6b6cyk6gjmepjih7jjadxgxvvf3lzzujljuu2v4biemzpg3naya.b32.i2p

Platform

  • Email
  • Chat
  • Timeline
  • VPN
  • DNS

Company

  • About
  • Pricing
  • Contact
  • FAQ
  • Lite (no JS)

Legal

  • Terms of Service
  • Privacy Policy
  • Transparency Report
  • Report Abuse
  • Warrant Canary
  • VPN Policy

Support

  • support@elektrine.com
  • Report Security Issue
Mail client setup IMAP mail.elektrine.com:993 POP3 mail.elektrine.com:995 SMTP mail.elektrine.com:465
© 2026 Elektrine. All rights reserved. Server: 10:20:27 UTC