Elektrine
Log in Register
Paige Chat Timeline Gallery Friends Email Drive DNS Private DNS Domains VPN Kairo Nerve
Remote

ElhuyarZientzia

@ElhuyarZientzia@mastodon.eus
mastodon 4.7.3
  • Open on mastodon.eus
0 Followers
0 Following
44 Posts
Joined October 15, 2025
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 5mo ago

🌞 Entzun eguzki-eklipsea! Eguzki-eklipsea esperimentatzeko beste modu bat proposatu dute: entzutea 🗞️⤵️

🔗 https://elh.eus/ElhuyarZientzia_entzunMS

Entzun eguzki-eklipsea!
Elhuyar Zientzia

Entzun eguzki-eklipsea!

Center for Astrophysics-eko talde batek eguzki-eklipsea esperimentatzeko beste modu bat proposatzen du: entzutea. Eguzkiaren argia soinu bihurtzen du…

3
0
1
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

🦴 Kartilagoa hezur nola bihurtzen den argitu dute #EHU-k eta @CICbiomaGUNE-k gidatutako ikerketa batean 🗞️⤵️
https://elh.eus/ElhuyarZientzia_kartilagoaMS

elh.eus
2
0
3
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

👩‍🔬 STEM arloko 46 profesional #Bizilabe-ko 174 gazterekin elkartu dira Parekoen Topaketetan, esperientzia-trukea egiteko, @Elhuyar-ek sustatuta.

https://zientzia.eus/artikuluak/bizilabeko-gazteak-zientzia-eta-teknologiaren-arloko-46-profesionalekin-elkartu-dira-parekoen-topaketetan/

zientzia.eus
2
0
1
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 7mo ago

🗞️ Kalean da martxoko #ElhuyarAldizkaria!

🔸Datu-zentro erraldoien ur- eta energia-eskari ikaragarriak
🔸Nerea Ezeizari elkarrizketa nagusia
🔸Itxaro Latasa #Lekukoak
🔸analisiak, istorioa, irudi ikusgarriak eta gaurkotasun beteko bestelako edukiak

👉 Irakurgai duzue osorik: https://zientzia.eus/aldizkaria/361/

zientzia.eus

361. Elhuyar Aldizkaria - Elhuyar Zientzia

2
0
5
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 5mo ago

🔔Mineral kritikoen erauzketak urari lotuta eragiten duen arazo larria mahai-gaineratu du Nazio Batuen Erakundearen txosten batek. Energia garbien paradoxa dela azpimarratu du: 🗞️⤵️
https://elh.eus/ElhuyarZientzia_mineralakMS

Mineral kritikoen erauzketa eta uraren arazoa
Elhuyar Zientzia

Mineral kritikoen erauzketa eta uraren arazoa

Nazio Batuen Unibertsitatearen Ura, Ingurumena eta Osasunaren Institutuak (UNU-INWEH) txosten bat argitaratu berri du mineral kritikoen meatzaritzare…

1
0
2
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 5mo ago

🔔“Elhuyar Zientzia Azoka|Nafarroa Teknozientzia” egingo da Iruñeko Baluarten, datorren larunbatean, apirilaren 25ean. Zientziaz eta sormenaz betetako goiza izango da!

👥 227 ikasle
🔬 51 proiektu
🏫 15 ikastetxe

🤝@elhuyar@mastodon.eus eta #NICDO
🔗Info + : https://zientzia-azoka.elhuyar.eus/eu/albisteak/nafarroako-227-gazte-bilduko-dira-baluarten-elhuyar-zientzia-azoka-nafarroa-teknozientziaren-zortzigarren-edizioan

Nafarroako 227 gazte bilduko dira Baluarten, Elhuyar Zientzia Azoka | Nafarroa Teknozientziaren zortzigarren edizioan
Zientzia Azoka

Nafarroako 227 gazte bilduko dira Baluarten, Elhuyar Zientzia Azoka | Nafarroa Teknozientziaren zortzigarren edizioan

1
0
2
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 5mo ago

🎯 Xabier Arregi: “Datuak, zorioneko datuak”. Zertan habil hi ere, adimen artifiziala elikatzeko aitzakian sortzaileon lana gutxiesten? Eman zidan zer pentsa @Hitz_zentroa-ko @xarregi@mastodon.eus

✍🏻🔗 https://elh.eus/ElhuyarZientzia_XArregi3MS

Elhuyar Zientzia

Datuak, zorioneko datuak

“Datuak eman eta eman, guk geuk elikatu behar al dugu munstroa?”, galdetu zidan behin lagun batek. Iruditu zitzaidan ezen, galdera soila ez ezik, kon…

1
0
1
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 5mo ago

🗓️ Efemeridea
Gaurko egunez, 1958an, Rosalind Franklin. X izpien difrakzio bidez DNAren lehen irudiak lortu zituen. Irudi horiek funtsezkoak izan ziren DNAren egitura argitzeko. Birusen, ikatzaren eta grafitoaren egituren inguruan ere ekarpen garrantzitsuak egin zituen👇

https://elh.eus/ElhuyarZientzia_efem0416MS

Rosalind Franklin
Elhuyar Zientzia

Rosalind Franklin

X izpien difrakzio bidez DNAren lehen irudiak lortu zituen. Irudi horiek funtsezkoak izan ziren DNAren egitura argitzeko. Birusen, ikatzaren eta grafitoaren egituren inguruan ere ekarpen garrantzitsuak egin zituen.

1
0
1
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

🏃‍♀️ Biologikoki emakumea. Nazioarteko Olinpiar Batzordeak kirol-probetako emakumeak biologikoki emeak direla baieztatzeko proba ezartzea erabaki du. @anagalarraga1@mastodon.eus -k, @berria-n🗞️⤵️

https://elh.eus/Berria_biologikoki

Biologikoki emakumea
Berria

Biologikoki emakumea

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak kirol probetako emakumeak biologikoki emeak direla baieztatzeko proba ezartzea erabaki du. Horretarako, SYR izeneko genea ote duten begiratuko diete emakumeen katego...

1
0
2
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

🗓️ Efemeridea
Gaurko egunez argitaratu zen, 1919an, zulo beltz baten lehen irudia. Event Horizon Telescope taldeak egin zuen, Katie Boumanek zuzenduta 👇
https://elh.eus/ElhuyarZientzia_efem0410MS

Zulo beltz baten lehen irudia
Elhuyar Zientzia

Zulo beltz baten lehen irudia

Event Horizon Telescope taldeak, Katie Boumanek zuzenduta, Messier 87 galaxiaren erdian dagoen zulo beltz baten irudia argitaratu zuen.

1
0
1
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

🗣️ Gar Lozano Real: “Nire abiapuntua zen ikuspegi feminista txertatzea ikerketan”. Bularreko minbizi diagnostikoa jaso duten pertsonen erabakitze prozesuak eta bizi-kalitatea ikertzen ditu🗞️⤵️
https://elh.eus/ElhuyarZientzia_GLozanoMS

«Nire abiapuntua zen ikuspegi feminista txertatzea ikerketan»
Elhuyar Zientzia

«Nire abiapuntua zen ikuspegi feminista txertatzea ikerketan»

Gar Lozano Realek Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien gradua egiten hasi zenean, ez zeukan garbi hori izango zenik bere bidea: “Biologia, erizain…

1
0
1
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

🥗 Dieta aldatzea, onuragarria klima, ingurumen eta osasunerako. Elikadura-sistema da jatorri antropogenikoa duten berotegi-gasen isurien heren baten eta uraren erabileraren % 80ren erantzulea, #BC3-ren arabera: 🗞️⤵️
https://elh.eus/ElhuyarZientzia_dietaMS

Dieta aldatzea, onuragarria klima, ingurumen eta osasunerako
Elhuyar Zientzia

Dieta aldatzea, onuragarria klima, ingurumen eta osasunerako

Elikadura-sistema da jatorri antropogenikoa duten berotegi-gasen isurien heren baten eta uraren erabileraren % 80ren erantzulea, BC3 klima-aldaketari…

1
0
2
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

🚂 Trenen segurtasunerako teknologia berriak

📺🔗 https://elh.eus/Teknopolis_trenakBRTAMS

elh.eus

Teknopolis: Teknopolis: 2026-03-28

1
0
0
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 9mo ago

🐂 Abeltzaintza estentsiboa galtzea kaltegarria izan daiteke ingurumenerako 🗞️⤵️

https://zientzia.eus/artikuluak/abeltzaintza-estentsiboa-galtzea-kaltegarria-izan-daiteke-ingurumenerako/

Abeltzaintza estentsiboa galtzea kaltegarria izan daiteke ingurumenerako
Elhuyar Zientzia

Abeltzaintza estentsiboa galtzea kaltegarria izan daiteke ingurumenerako

Orain baino lehen, zenbait ikerketak erakutsi dute gehiegizko abeltzaintzak ondorio kaltegarriak dituela ingurumenean. Egin berri duten ikerketa zaba…

1
0
6
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

⚙️ Makina fabrikatzaileak eta haien sortzaileak. Makina erremintaren aurtengo azokan aurkeztu diren teknologiak, hiru euskal ikerketa-zentroko adituekin aztertuta 📻⤵️
https://elh.eus/ElhuyarZientzia_BRTAmakMS

Makina fabrikatzaileak eta haien sortzaileak
Elhuyar Zientzia

Makina fabrikatzaileak eta haien sortzaileak

Bigarren begirada bat egin diogu makina erremintari eta aurtengo azokan aurkeztu diren teknologiei, hiru euskal ikerketa-zentroko adituekin batera. LORTEKeko Maitane Ipiñazar, CEITeko Ane Martinez de Guereñu eta Vicomtech-eko Igor Garcia izan dira gurekin.

0
0
0
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

🗓️ Efemeridea
Gaurko egunez, 1940an, Wangari Maathai biologoa jaio zen. Bakearen Nobel saria lortu zuen Afrikako lehen emakumea izan zen 👇
https://elh.eus/ElhuyarZientzia_efem0401MS

elh.eus
0
0
0
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

Lurpea Garbi. Kobazuloek zabortegi izateari uzteko lanean. “Kontua ez da errudunak topatzea, konponbideak baizik”: 📻⤵️
https://elh.eus/ElhuyarZientzia_kobazulo_MS

elh.eus
0
0
0
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

🎙️ Uhin Ultramoreak podcasta

#59 Berriztagarriak bai, mesedez

Energia-iturri berriztagarrien onurak eta erronkak dira podcastaren azken atal honetako muina.

🔗🎙️https://elh.eus/ElhuyarZientzia_UU59MS

#59 UHIN ULTRAMOREAK: Berriztagarriak bai, mesedez
Elhuyar Zientzia

#59 UHIN ULTRAMOREAK: Berriztagarriak bai, mesedez

Energiaren erabilera klima-larrialdiaren eragile nagusia da. Horregatik, eragilea bera aldatuta, aldaketa handia egin daiteke klimaren bilakaeran. Helburu hori du energia trantsizioak: erregai fosilak energia berriztagarriekin ordezkatzea. Argi dago hori ez dela nahikoa klima leheneratzeko, eta ezinbestekoa dela desazkundea ere, hau da, kontsumoa ahalik eta gehien murriztea. Baina berriztagarriak aldaketa handia eragiten ari dira. Energia-iturri berriztagarrien onurak eta erronkak dira “Uhin ult

0
0
1
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

Miguel Querejeta astronomoari elkarrizketa: kosmosa, artea eta aurkeztu berri duen liburua 📻⤵️
https://elh.eus/ElhuyarZientzia_MKerejetaMS

Kosmosa, artea eta liburu bat
Elhuyar Zientzia

Kosmosa, artea eta liburu bat

Miguel Querejeta astronomoa izan da gurekin. Ines Perez-ekin batera liburu bat aurkeztu berri dute: El Cosmos en el arte. Bertan aztertu dute nola irudikatu diren astroak eta espazioa artelanetan. Ibilibide historiko bat egin dugu, astronomiak artean nola eragin duen ikusteko.

0
0
0
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

Nautikaren arloko berrikuntzak. Bermeoko Nautika Eskolara bisita eta azken belaunaldiko simulagailuak

📺🔗 https://elh.eus/Teknopolis_NautikaeskolaMS

elh.eus

Teknopolis: Bermeoko Nautika Eskolara bisita

Aginte-zubia, makina-gela, komunikazio-zentroa… Bermeoko Nautika Eskola itsasontzi bat bezala dago antolatuta. Hemen, Lanbide Heziketako zikloetako ikasleak itsasoan lan egiteko prestatzen dira. Ikasketa hauek ikuspegi praktikoa dute eta azken belaunaldiko simulagailuak dituzte, arrantza eta itsasoko merkataritza oso sektore teknologikoak baitira.

0
0
0
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

🔥Trenen segurtasuna bermatzeko, #Tecnalia-k suaren eta entsegu mekanikoen laborategietan aztertzen ditu trenen osagaiak #BRTA

📺🔗 https://elh.eus/Teknopolis_trenlaboMS

elh.eus

Teknopolis: Trenaren azken azterketa

Trenaren segurtasuna une oro eta egoera guztietan bermatu behar da, eta horretarako ibilgailuaren sistema eta osagai guztiek seguruak izan behar dute. Tecnaliaren suaren eta entsegu mekanikoen laborategietan, trenen osagaiak mekanikoki aztertzen dituzte merkaturatu aurretik.

0
0
0
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

🚂 Trenbideak ikuskatzen dituzten ibilgailuentzat lan-tresna berriak garatzen ari da #CEIT. Besteak beste, mikrouhinak erabiliz errailetako pitzadurak detektatzeko sistema

📺🔗 https://elh.eus/Teknopolis_trenbideakMS

elh.eus

Teknopolis: Trenbideak ikuskatzeko ibilgailuentzat funtzio gehiago

BRTA aliantzako CEIT zentro teknologikoa trenbideak ikuskatzeko ibilgailuentzat lan-tresna berriak garatzen ari da. Ideia da ibilgailu horiei funtzio berri eta aurreratuak ematea, adibidez, mikrouhinak erabiliz errailetako pitzadurak detektatu eta fabrikazio aditiboaren bidez konpontzeko gai izatea.

0
0
0
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

🗓️ Efemeridea
Gaurko egunez, 1945ean, Harriet Ann Boyd Hawes arkeologo eta erizaina hil zen.
Garrantzi handiko indusketa arkeologiko baten buru izan zen 👇

https://elh.eus/ElhuyarZientzia_0331

elh.eus
0
0
0
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

Muoia, bazterrak nahastu dituen partikula. Fernando Plazaola #EHU-ko fisikariari elkarrizketa 📻⤵️
https://elh.eus/ElhuyarZientzia_MuoiakMS

Muoia, bazterrak nahastu dituen partikula
Elhuyar Zientzia

Muoia, bazterrak nahastu dituen partikula

Fernando Plazaola EHUko fisikariak garrantzia hartu du partikulen fisikaren esparruan Ekaia aldizkarian idatzitako artikulu bati esker. Azken urteotan, eztabaida bizia dago muoi izeneko partikulekin egindako neurketa batzuekin: muoien momentu magnetikoaren kalkuluak oso okerrak ziren; eta horren ondorioz, bazirudien teoria orokor bat, eredu estandarra, kolokan zegoela, baina Plazaolak bere onera ekarri ditu urak. Kontu konplexua da, baina modu sinple batean saiatu gara kontatzen.

0
0
0
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

🗓️ Efemeridea
Gaurko egunez, 1930ean, Gabriella Morreale de Castro kimikaria hil zen. Tiroide-hormonen ikertzaile aitzindaria izan zen 👇
https://elh.eus/ElhuyarZientzia_efem0407MS

elh.eus
0
0
0
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

🗓️ Efemeridea
Gaurko egunez, 2025ean, Teresa del Valle antropologoa hil zen. Mikronesia eta Euskal Herria izan zituen ikergai hainbat gaietan: antropologia feminista, antropologia politikoa, erritualak… 👇

https://elh.eus/ElhuyarZientzia_efem0408MS

Teresa del Valle antropologoa
Elhuyar Zientzia

Teresa del Valle antropologoa

1988an EHUko Gizarte Antropologiako lehen katedra lortu zuen. Mikronesia eta Euskal Herria izan zituen ikergai hainbat gaietan: antropologia feminista, antropologia politikoa, erritualak, etab.

0
0
2
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

RE: https://mastodon.eus/@ElhuyarZientzia/116401530964901259

🚀 Virginia García @aranzadi@mastodon.eus: "Artemis II: Ilargira joatea erronka itzela da”

📺🔗https://l.eus/Teknopolis_VGarcia

Mastodon.eus

Elhuyar Zientzia (@ElhuyarZientzia@mastodon.eus)

📸 Asteko argazkia: bueltan da Artemis II. Pasatakoa gogoan, hauxe adierazi dute astronautek: "Pribilegio bat da gizakia izatea eta Lur planetan egotea" 🗞️ https://elh.eus/ElhuyarZientzia_itzuleraMS 📢 Eman zure iritzia: Artemis II espedizioaren bidaia, lehentasunezkoa da zientziarentzat? 👉https://zientzia.eus/

0
0
0
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 5mo ago

🗓️ Efemeridea
Gaurko egunez, 1894an, Vittoria Notari Cuzzer matematikaria jaio zen. Geometria aljebraikoan eta matematikaren irakaskuntzan aritu zen 👇

https://elh.eus/ElhuyarZientzia_efem0417MS

Vittoria Notari Cuzzer matematikaria
Elhuyar Zientzia

Vittoria Notari Cuzzer matematikaria

Geometria aljebraikoan eta matematikaren irakaskuntzan oinarritu zen bere ekoizpen zientifikoa.

0
0
0
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

🐟 Antibiotikoekiko erresistentzien aurrean, antibiotikoen alternatibak ebaluatzeko amuarrainen arrautzak eta enbrioiak erabiltzea proposatu dute 🗞️⤵️
https://elh.eus/ElhuyarZientzia_amuarrainakMS

Amuarrainen arrautzak eta enbrioiak, antibiotikoen alternatibak ebaluatzeko
Elhuyar Zientzia

Amuarrainen arrautzak eta enbrioiak, antibiotikoen alternatibak ebaluatzeko

Arrain- eta animalia-haztegietan erabiltzen diren antibiotikoek areagotu egiten dute erresistentziak sortzeko arriskua. Arazoari irtenbidea emateko, …

0
0
1
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 5mo ago

🗓️ Efemeridea
Gaurko egunez jaio zen, 1919an, Jiang Lijin kimikari organikoa. Farmaziako aplikazioetarako produktu naturalen kimika aztertu zuen 👇
https://elh.eus/ElhuyarZientzia_efem0415MS

Jiang Lijin kimikari organikoa
Elhuyar Zientzia

Jiang Lijin kimikari organikoa

Farmaziako aplikazioetarako produktu naturalen kimika, analisi organikoak, konposatu organikoen egiturazko identifikazioa eta oinarrizko kimika organikoa aztertu zituen.

0
0
0
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 5mo ago

🛶 Itsasoan nabigatzeko aurrerapenak: ur-azaletik gora nabigatuz.
Foilei esker, nabigatzean barkua 30-100 cm altxatzen da uretatik eta erregai-kontsumoa % 60-65 murrizten da. Foilchemy enpresaren foilak Orion:

📺🔗https://elh.eus/Teknopolis_foilakMS

elh.eus

Teknopolis: Ur-azaletik gora nabigatuz

Hidrofoilak dituzten itsasontziak egiten ditu Foilchemy enpresak. Zehazki, hidrofoilak diseinatzen dituzte eta horiek kontrolatzen dituen softwarea garatu dute. Foilei esker, barkua 30 zentimetro eta metro bateraino altxatzen da uretatik eta erresistentzia gutxiago duenez barkuaren erregai kontsumoa % 60-65 murrizten da.

0
0
0
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

🎯 Daniel Cortés, BC3ko ikertzailea: “Groenlandiaren jabe ikusezinak” ✍🏻

Groenlandiak urruneko basamortu zuri izateari utzi dio eta taula geopolitiko bihurtu da.
Glaziarra ez da isilean desagertzen. Ilundu eta erantzun egiten du.

🔗https://elh.eus/ElhuyarZientzia_DCortesMS

elh.eus
0
0
1
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

Nautikaren arloko berrikuntzak: autonomia eta jasangarritasuna, itsasontzi elektrikoen erronkak

📺🔗https://elh.eus/Teknopolis_LasaiMS

elh.eus

Teknopolis: Autonomia eta jasangarritasuna, itsasontzi elektrikoen erronkak

Lasai enpresa bizkaitarrak energia fotovoltaikoarekin mugitzen diren itsasontzi elektrikoak egiten ditu Abadiñon. Material arinei esker, zazpi metroko ontziek 100 miliako autonomia errekorra lortzen dute 6 korapiloko abiaduran. Teknologia isila eta emisiorik gabea, nabigazio eraginkor eta jasangarria helburu duena.

0
0
0
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

📹 Asteko albistegi zientifikoa

https://zientzia.eus/bideoak/asteko-albistegia/asteko-albistegia-2026-04-10/?utm_source=mastodon&utm_medium=social

Asteko albistegia 2026 04 10
Elhuyar Zientzia

Asteko albistegia 2026 04 10

0
0
1
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 5mo ago

📹 Asteko albistegi zientifikoa

🔗 https://zientzia.eus/bideoak/asteko-albistegia/asteko-albistegia-2026-04-17/?utm_source=mastodon&utm_medium=social

Asteko albistegia 2026 04 17
Elhuyar Zientzia

Asteko albistegia 2026 04 17

0
0
1
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

🚈 Ikusmen artifiziala eta pertzepzio kooperatiboa, tren-bidaia seguruen gakoa. #IKERLAN #BRTA

📺🔗https://elh.eus/Teknopolis_IkusartMS

elh.eus

Teknopolis: Ikusmen artifiziala eta pertzepzio kooperatiboa, bidaia seguruen gakoa

Ikerlan ikerketa-zentroan tren-sektoreari segurtasun estandar zorrotzenak betetzen laguntzen dioten teknologiak garatzen dituzte. Erronka nagusia sentsore aurreratuak edo adimen artifiziala integratzea da, trenaren eta azpiegituraren segurtasuna are gehiago hobetzeko.

0
0
0
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

Kuantikaren Mundu Eguna: Euskadiko ordenagailu kuantikoaren lehen ikerketa-proiektua, alzheimerraren aurkako sendagaiak bilatzeko🗞️⤵️

https://elh.eus/ElhuyarZientzia_alzheimerkuantikaMS

Euskadiko ordenagailu kuantikoaren lehen ikerketa-proiektua, alzheimerraren aurkako sendagaiak bilatzeko
Elhuyar Zientzia

Euskadiko ordenagailu kuantikoaren lehen ikerketa-proiektua, alzheimerraren aurkako sendagaiak bilatzeko

Euskadiko IBM Quantum ordenagailuaren ahalmen konputazionala osasungintzan aplikatzea lehenetsi du Eusko Jaurlaritzak. Zehazki, alzheimerra tratatzek…

0
0
0
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

🗓️ Efemeridea
Gaurko egunez, 1958an, Rosalind Franklin. X izpien difrakzio bidez DNAren lehen irudiak lortu zituen 👇
https://elh.eus/ElhuyarZientzia_efem0416TG
https://elh.eus/ElhuyarZientzia_efem0416MS
https://elh.eus/ElhuyarZientzia_efem0416
https://elh.eus/ElhuyarZientzia_efem0416BS

Rosalind Franklin
Elhuyar Zientzia

Rosalind Franklin

X izpien difrakzio bidez DNAren lehen irudiak lortu zituen. Irudi horiek funtsezkoak izan ziren DNAren egitura argitzeko. Birusen, ikatzaren eta grafitoaren egituren inguruan ere ekarpen garrantzitsuak egin zituen.

0
0
0
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 5mo ago

🎯Guillermo Roaren iritzi-zutabea: “Ilargiratzeko prest? Ikusiko dugu misio bakoitza artelan bat izatearen filosofia hori emankorra ote den”

✍🏻🔗https://elh.eus/ElhuyarZientzia_IlargiratuMS

❓Artemis II espedizioaren bidaia, lehentasunezkoa da zientziarentzat?
👉 Eman zure iritzia hemen: https://zientzia.eus/

Elhuyar Zientzia

Ilargiratzeko prest?

Artemis II misioa arrakastatsua izan da. Nolanahi ere, aurrerapauso bat izan da berriz ilargiratzeko asmo horren barruan. Garrantzitsua zen NASArentz…

0
0
0
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

🗓️ Efemeridea
Gaurko egunez, 1921ean, Marion Webster biokimikaria jaio zen. Sukar tifoidearen Vi antigenoa isolatu eta haren egitura zehaztu zituen 👇
https://elh.eus/ElhuyarZientzia_efem0409MS

Marion Webster biokimikaria
Elhuyar Zientzia

Marion Webster biokimikaria

Sukar tifoidearen Vi antigenoa isolatu eta haren egitura zehaztu zituen.

0
0
0
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

🗓️ Efemeridea
Gaurko egunez, 1931n, Martha E. Bernal psikologo klinikoa jaio zen. Jokabide-arazoak dituzten adingabeen ebaluazioa eta tratamendua izan zuen ardatz 👇
https://labur.eus/ElhuyarZientzia_efem0413MS

Martha E. Bernal psikologo klinikoa
Elhuyar Zientzia

Martha E. Bernal psikologo klinikoa

Jokabide-arazoak dituzten adingabeen ebaluazioa eta tratamendua izan zuen ardatz nagusiki.

0
0
0
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

🗓️ Efemeridea
Gaurko egunez, 1896an, Priscilla Fairfield Bok astronomoa jaio zen. Berak idatzitako La Vía Láctea liburua izan zen idatzi diren interes orokorreko testu astronomiko arrakastatsuenetako bat 👇
https://elh.eus/ElhuyarZientzia_efem0414MS

Priscilla Fairfield Bok astronomoa
Elhuyar Zientzia

Priscilla Fairfield Bok astronomoa

Berak idatzitako La Vía Láctea (1941) liburua izan da idatzi diren interes orokorreko testu astronomiko arrakastatsuenetako bat.

0
0
0
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 5mo ago

🗣️ Etorkizuneko nekazaritzari begira. Iker Aranjuelo ikertzailea, nekazaritza teknologiaren bitartez hobetzeko helburuz 📻⤵️

🔗 https://l.eus/ElhuyarZientzia_IAranjueloMS

Etorkizuneko nekazaritzari begira
Elhuyar Zientzia

Etorkizuneko nekazaritzari begira

Iker Aranjuelo Mitxelena CSICeko Agrobioteknologia Institutuko ikertzaileak CropYQualT-CEC proiektu europarrari buruz hitz egin digu. Nekazaritza teknologiaren bitartez hobetzeko helburua duen proiektua da, zehaztasun handiko nekazaritza lantzeko. Proiektu honetan proposatzen diren teknologiak ez dira teknologia garestiak, baizik eta merkeak edo epe laburrean errentagarri bihurtzen diren teknologiak. Proiektua pandemia garaian hasi zen, eta orain bukatzen ari dira.

0
0
0
0
Open post
ElhuyarZientzia @ElhuyarZientzia@mastodon.eus
· 6mo ago

📸 Asteko argazkia: bueltan da Artemis II. Pasatakoa gogoan, hauxe adierazi dute astronautek: "Pribilegio bat da gizakia izatea eta Lur planetan egotea" 🗞️
https://elh.eus/ElhuyarZientzia_itzuleraMS

📢 Eman zure iritzia: Artemis II espedizioaren bidaia, lehentasunezkoa da zientziarentzat?
👉https://zientzia.eus/

Asteko argazkia: bueltan da Artemis II
Elhuyar Zientzia

Asteko argazkia: bueltan da Artemis II

Bueltan dira Artemis 2 misioko astronautak, bidaiaren unerik arriskutsuena gaindituta: 40.000 kilometro orduko abiaduran sartu dira Lurraren atmosfer…

0
0
0
0
Back
313k7r1n3
Elektrine

Tor hidden service

elekhj7afj4qnrr4yd3bkzslsyo5jgfxw3orgjkhlcxifueodybyiiad.onion

I2P eepsite

j6b6cyk6gjmepjih7jjadxgxvvf3lzzujljuu2v4biemzpg3naya.b32.i2p

Platform

  • Email
  • Chat
  • Timeline
  • VPN
  • DNS

Company

  • About
  • Pricing
  • Contact
  • FAQ
  • Lite (no JS)

Legal

  • Terms of Service
  • Privacy Policy
  • Transparency Report
  • Report Abuse
  • Warrant Canary
  • VPN Policy

Support

  • support@elektrine.com
  • Report Security Issue
Mail client setup IMAP mail.elektrine.com:993 POP3 mail.elektrine.com:995 SMTP mail.elektrine.com:465
© 2026 Elektrine. All rights reserved. Server: 14:23:10 UTC