2026-05-17 06:21 UTC
@Primeran@mastodon.eus Kasu horretan oraingoz muga da muga. Ni #EuskalMonetako bazkidea naiz hegoaldekoa izanda eta euskoak erabili ditzakete horretarako aukera dudan tokian. Baina ekoizle/negozioak Ipar Euskal Herrikoa izan behar behar du. @guremoneta@mastodon.eus proiektuak berdina egingo du mugaren alde honetan. Hurrengo erronka izango da mugaz gaindi biak bateragarri izatea. @erralin@mastodon.eus
Replies (1)
-
@Primeran@mastodon.eus 2026-05-17 10:40
Ze ondo, @birasuegi@mastodon.eus ! Ea @guremoneta@mastodon.eus proiektua gorpuzten den eta Oarsoaldean eta Baztan - Bidasoa bailaretan erabiltzeko aukera dugun. Nik egia esan, oso gustora nabil Hernani aldean #Ekhi erabiltzen. Oraindela pare bat hilabete bazkidetu nintzen #Ekhilur kontsumo kooperatiban, eta #Clickoin aplikazioa erabiltzen ibili naiz. Uste dut #GureMoneta proiektuak baduela etorkizun oparoa.