Elektrine lite

← Feed

@Primeran@mastodon.eus

2026-05-17 10:40 UTC

Ze ondo, @birasuegi@mastodon.eus ! Ea @guremoneta@mastodon.eus proiektua gorpuzten den eta Oarsoaldean eta Baztan - Bidasoa bailaretan erabiltzeko aukera dugun. Nik egia esan, oso gustora nabil Hernani aldean #Ekhi erabiltzen. Oraindela pare bat hilabete bazkidetu nintzen #Ekhilur kontsumo kooperatiban, eta #Clickoin aplikazioa erabiltzen ibili naiz. Uste dut #GureMoneta proiektuak baduela etorkizun oparoa.

Replies (1)

  • @Primeran@mastodon.eus 2026-05-17 18:43

    @birasuegi@mastodon.eus @guremoneta@mastodon.eus Ez dakit #Irati txanponaren berri duzuen. Iruñerrian lan egiten nuenean, Agoitz eta Elo-Monreal herrietako lankideek erabiltzen zuten. Irati mankomunitateak bultzatutako proiektu honek izugarrizko arrakasta zuen. Akaso #GureMoneta proiektuaren zabalkundean Nafarroa Garaiko mankomunitateren bat bidelagun izan dezakezue.

    Open ##3045803