2026-05-17 03:50 UTC
@erralin@mastodon.eus Atzo, Lekeitioko denda batean, #Bizum bidez ordainketa egin daitekeela adierazten zuen pegatina ikusi nuen, eta nire barrenean zure Mastodoneko azalpenekin lotura egin nuen.
Ea modu honetan Euskal Herriko denda eta tabernetan #VISA eta #Mastercard gutxiago erabiltzen den, eta finantza-zerbitzu berriak erabiltzen hasten garen.
#Multinazionala #Negozioa
Replies (1)
-
@Primeran@mastodon.eus 2026-05-17 04:07
@erralin@mastodon.eus @birasuegi@mastodon.eus Baita ere, @guremoneta@mastodon.eus ordainketa ereduekin ere hausnarrean ibili nintzen. Atzo Lekeition #IparraldekoHaizeak eguna antolatu zuten, eta bertan Iparraldeko jende andana zebilen. Festa honetan azoka batean Iparraldeko artisau eta ekoizleek beraien produktuak eskeintzen zituzten, eta hara #LapurdikoTaloak postutxoan #Eusko bidez ordaintzeko aukera zegoen. Ez dakit oso ohikoa den Hegoaldean euskoekin ordaintzeko aukera izatea, baina oso aukera interesgarria iruditu zitzaidan