2026-05-17 04:07 UTC
@erralin@mastodon.eus @birasuegi@mastodon.eus Baita ere, @guremoneta@mastodon.eus ordainketa ereduekin ere hausnarrean ibili nintzen.
Atzo Lekeition #IparraldekoHaizeak eguna antolatu zuten, eta bertan Iparraldeko jende andana zebilen.
Festa honetan azoka batean Iparraldeko artisau eta ekoizleek beraien produktuak eskeintzen zituzten, eta hara #LapurdikoTaloak postutxoan #Eusko bidez ordaintzeko aukera zegoen.
Ez dakit oso ohikoa den Hegoaldean euskoekin ordaintzeko aukera izatea, baina oso aukera interesgarria iruditu zitzaidan
Replies (1)
-
@birasuegi@mastodon.eus 2026-05-17 06:21
@Primeran@mastodon.eus Kasu horretan oraingoz muga da muga. Ni #EuskalMonetako bazkidea naiz hegoaldekoa izanda eta euskoak erabili ditzakete horretarako aukera dudan tokian. Baina ekoizle/negozioak Ipar Euskal Herrikoa izan behar behar du. @guremoneta@mastodon.eus proiektuak berdina egingo du mugaren alde honetan. Hurrengo erronka izango da mugaz gaindi biak bateragarri izatea. @erralin@mastodon.eus