Elektrine lite

← Feed

@erralin@mastodon.eus

2026-05-12 16:03 UTC

Azken asteotan Bizum erabiliz dendetan ordaintzeko aukera egongo dela irakurtzen ari naiz, eta horren inguruan gehiago sakondu nahian pare bat albiste eta artikulu irakurri ditut, eta iraultzatxoa datorrela esango nuke. Hona hemen aurkitu dudana:

Replies (2)

  • @erralin@mastodon.eus 2026-05-12 16:04

    jakingo duzuenez Bizum Espainiako bankuek sortutako ordainketa sistema bat da eta gauza sinple baten oinarrituta dago: banku transferentziak, SEPAn oinarritutako transferentziak (https://en.wikipedia.org/wiki/Single_Euro_Payments_Area): bankuetan ditugun kontuen arteko transferentziak, baina bankuaren IBAN osoa memorizatu eta agendan sartu beharrean, bakoitzaren telefono zenbakia IBAN bati lotuta dago eta orduan "telefono zenbaki batera" egiten dira transferentziak. Sinplea eta praktikoa.

    Open ##3045767

  • @Primeran@mastodon.eus 2026-05-17 03:50

    @erralin@mastodon.eus Atzo, Lekeitioko denda batean, #Bizum bidez ordainketa egin daitekeela adierazten zuen pegatina ikusi nuen, eta nire barrenean zure Mastodoneko azalpenekin lotura egin nuen. Ea modu honetan Euskal Herriko denda eta tabernetan #VISA eta #Mastercard gutxiago erabiltzen den, eta finantza-zerbitzu berriak erabiltzen hasten garen. #Multinazionala #Negozioa

    Open ##3045799