Gorka Bereziartua
gorka_bm@mastodon.eus
<p>Egingo nuke, baina geurtz.</p>
Posts
-
View post
Lang Lang jarri dute Chopinen bat jotzen kafea hartzen ari naizen lekuan #GaizkiEz
-
View post
Lanean hasi nintzen urtetik aurtengora dagoen denbora tartea eta jaio nintzen urtetik ‘Harri eta herri’ publikatu zen urtera dagoena dira: igualak. Eta horretan pentsatzeak, ba, zer nahi duzue esatea, pixka bat utzi nau Caspar David Friedrichen koadro famatuena bezala.
-
View post
Museo bat behar genuke, zazpi lurraldeetan jartzen diren txosnetako plastikozko baso berrerabilgarri guztiak behar bezala jaso eta erakusteko. Beharbada, txosnetako baso berrerabilgarriaren interpretazio-zentro bat ere bai.
-
View post
Jakin nahi dugu noraino iristeko gai izango diren, zer nolako intentzioak dauzkaten gurekiko. Terminator momentua gerturatzen ari ote den https://blogak.argia.eus/boligrafo-gorria/2026/08/31/robotak-udaren-amaieran/ Bukatu dira oporrak: hemen da berriz #EzetzAsteaOndoBukatu
-
View post
Ba itxura ona dauka @xme64 -k aste honetan argitaratuko duen ‘Morlans’ ez-fikziozko nobelak. Gaurko @berria -k dakar aurrerapena
-
View post
“Kale egoeran” espresioak, zera, kale egiten dit.
-
View post
Alizia eta biok lerro paraleloak bilakatu ginela ulertuko nuen, elkarren ondoan egon gintezkeela, baina gure bideak dagoeneko ez zirela gurutzatzen. #Garondoan (Argazkia: Helena Georgiou)
-
View post
Nik, benetan, Loiuko irudiekin harrituta nagoela esan nahi nuke https://blogak.argia.eus/boligrafo-gorria/2026/05/25/potentzia-handien-pare/ #EzetzAsteaOndoBukatu
-
View post
Petronor ez da animatu bero-sapa hau patrozinatzera, e?
-
View post
[Kataluniako independentziaren memea] 1- Azkenean jaitsi da tenperatura 🙌🏻 2- 27 gradura 😓
-
View post
Hainbeste gauza izango ziren ordurako aldatuak, eta aldatuak diodanean esan nahi dut puskatuak, zimurtuak, txikituak, tarratatuak eta gero erdi-josiak; hain diferentea izango zen inguruko giroa ere, ezen uko egina izango bainion nire buruaren irudi jarrai bat edukitzeari. #Garondoan (Argazkia: Makis Makris).
-
View post
Ez dut nahi zuri ezer txarrik gertatzea, esango nion. Hori ez dago zure esku, erantzungo zidan. Eskutik eramango ninduen bere logelara, etzango ginen, elkarrekin, nire kopeta Aliziaren garondoan, begiak estu-estu itxita. #Garondoan (Argazkia: Carla Alexandra Rodriguez)
-
View post
Oso pozik nago atzo #Garondoan aurkeztu ondoren. Eskerrik asko han izan zineten kazetari eta lagunei. Hemen albistea @argia -n https://www.argia.eus/albistea/iniziazio-nobela-hautsi-bat-idatzi-du-gorka-bereziartuak-2010eko-hamarkadari-begira-jarrita-garondoan
-
View post
Adimen Artifizialak galbidean jarri duen beste arte-diziplina bati buruz idatzi dut aste honetan https://blogak.argia.eus/boligrafo-gorria/2026/06/01/salba-ditzagun-txuletak/ #EzetzAsteaOndoBukatu
-
View post
Gertaera deseroso eta problematikoetan ikusten da bakoitzaren neurria eta, nire ustez, Aizpea Otaegik eta Errenteria/Oreretako Udalak berriz ere erakutsi dute beste maila batean ari direla https://kultursharea.eus/biktimekiko-babesa-jarri-ditu-erdigunean-errenteriako-udalak/
-
View post
Gustura egon naiz gaur arratsaldean #Zebrabidea saioan Malen Frantsesenarekin #Garondoan -i buruz hizketan 🎧 https://irratia.naiz.eus/eu/info_irratia/20260601/beste-kontuez-ere-hitz-egiten-da-gatazkarena-atze-oihal-bat-da-testuinguru-bat-ematen-diena
-
View post
Aristofanesen bat hartu dut doan Eroskiko “liburu libreak” apalategitik. Prezioa dauka lehen orrialdean: 6,75€. Ez dakit historian inoiz hain eskura eduki dituen jende arruntak horrelako gauzak. Ez dakit, era berean, historian inoiz hain aitzaki sofistikatuak asmatu izan diren ez irakurtzeko.
-
View post
Futbola batere gustatu gabe ere, gozatzeko modukoa da Florentino Perez ikustea atzo agertu zen moduan, kasik txapelalbal fasean sartuta
-
View post
Lehiaren euskal agentziako bozeramailea entzuten ari naiz Euskadi Irratian. Oso ideologizatuta dago. Ez dakit hain diskurtso erradikalak ordutegi honetan emititzea ideia ona den demokrazia osasuntsua edukitzeko.
-
View post
Garaipenaren eguna berdin bizitzen dute irabazle guztiek. Derrota berriz, galtzaileetako bakoitzak bere modura bizi du. #Garondoan (Argazkia: Yasuhiro Ishimoto)
-
View post
Ez zait gustatzen jendearekin hitz egitea. Elkarrizketak, alegia. Elkarrizketa batean sartzen zarenean agertzen hasten diren animalia horiek, esan nahi dut. #Garondoan (Argazkia: Walter Schels).
-
View post
... eta hala ere Aliziak hurrengo segundoan egingo zuena deszifraezina izango zen, guztiz opakua. Besteak beste horregatik ez nuen jakingo zergatik gonbidatu ninduen taberna hartara. #Garondoan (Argazkia: Herk Harveyren &#39;Carnival of Souls&#39; pelikulatik).
-
View post
Gezurra badirudi ere, patrikan eramateko erloju batzuk erosi nahi zituztenen artean sekulako istiluak izan dira pasa den asteburuan https://blogak.argia.eus/boligrafo-gorria/2026/05/18/royal-pop/ #EzetzAsteaOndoBukatu
-
View post
Idazmahai zaharra ere eramatea nahi ote zuen galdetuko nion. Ez zuela axola erantzungo zidan, uzteko. #Garondoan (Argazkia: Jerry Uelsmann)
-
View post
Izenik ez dutenen politika da Lanbroa. Izenik eduki nahi ez dutenena. Izenik ez edukitzea da Lanbroaren indarrik handiena. #Garondoan (Argazkia: Rafael Tanaka)
-
View post
Bai gustura atzo Iruñean #Garondoan aurkezten. Euskalerria Irratitik ere pasa nintzen; hemen ikus-entzun dezakezue nobelari buruz Miren Mindegiak egin zidan elkarrizketa https://euskalerriairratia.eus/nafarroa/1779296820759-gorka-bereziartua-beren-kokapena-aurkitzen-ez-duten-pertsonen-inguruko-eleberria-da-garondoan
-
View post
Akaso liburu bat idatzi ordez partidu politiko bat fundatu izan banu, handik gutxira beste batzuek egin zuten bezala, orain beste historia bat kontatzen ariko nintzen https://www.berria.eus/kultura/garondoan_2158380_102.html (Eskerrik asko @berria egunkariari, #Garondoan -en aurrerapen hau publikatzeagatik)
-
View post
Gehiengo sindikalak atzo euskaraz bizitzeko eskubidearen alde egindako manifa (ezkerrean). Super heroi bat (eskuinean). #EuskaldunaNaizEtaArraroNago
-
View post
Clickbaita geroz eta sotilagoa bilakatzen ari da
-
View post
Nik ere baditut Beñat Sarasolak hemen primeran esplikatu dituen zalantzak iritzi publikoaren gaur egungo egoeraz https://www.berria.eus/kultura/analisia-kultura/baikortasun-premia-hau_2157286_102.html