Elektrine lite

← Feed

@XabierSoto@mastodon.eus

2026-04-03 11:29 UTC

@txo_elurmaluta tendentzia orokorra hor egotea den arren, geroz eta ahots gehiago entzuten direla esanez algoritmoek antsietatea sortzen dietela, eta horregatik denbora gutxiago pasatzen dutela sare sozial toxikoetan irakurtzen / publikatzen.

Replies (2)

  • @bertol@mastodon.eus 2026-04-03 11:48

    @XabierSoto @txo_elurmaluta ea guzti hau egia den 💪 Nik IG kontua badut, nahiz eta bertan ezer edo gutxi plazaratu. Oraindik buruan sartzen ez zaidan gauza bat, nola Gaztetxe, Gazte Asanbladeek eta horrelako mugimenduek IG erabiltzen duten; badirudi ez dela erreflexiorik egiten edo ta bizi irauteko aitzakiarekin erabiltzen dutela. Gauzak aldatu dira, baina paradoxikoa iruditzen zait 'kontzertu alternatibo' edo herriekintzen berri izateko, #Meta -tik pasa behar izatea.

    Open ##1564040

  • @txo_elurmaluta@mastodon.eus 2026-04-03 12:42

    @XabierSoto Ah, ados, bai, egia da jendea gero eta argiago duela hori... bainaaaa... hor jarraitzen dute 😬 Badakigu zergatik, errepikatu nirekin: jende guztia hor dagoelakooooo Baina bai, ea hori argi dutelarik, fedibertsoarekin joaten garenean lotura egiten duten 😏

    Open ##1564052